Haurrei zuzendutako “Zapatila gorridun mutikoa” ikuskizuna eskainiko dute urtarrilaren 29an

Zapatilla gorridun mutikoaNiessen Kulturgunean oholtzaratuko du Ados Teatroak “Zapatila gorridun mutikoa” ikuskizuna urtarrilaren 29an 18:00etan. Haurrei zuzendutako antzezlan honetan ez dago testurik. Eta ikuskizunarekin egileek “aniztasuna gure gizartearen elementu aberasgarri moduan ulertzen lagundu” nahi dute. Sarrerak 3 euroren truke eskuratu daitezke.

Egileen hitzetan, “Zapatila gorridun mutikoa”k proposatzen duen istorioa, mutilei egitea gustatu ohi zaien gauzak egitea gustatzen ez zaion mutikoarena da. Antzerkiko protagonistak nahiago du loreak biltzea, margotzea, sokasaltoan aritzea, ganbarako arropa zaharrekin mozorrotzea edota rock & roll izar baten modura abestea. Ados Teatroko kideek azaldu dute protagonistak barre egingo duela, baita sufritu, maitatu, negar egin eta amestu ere.

Luis da istorioaren protagonista eta antzezlanak bere adin guztiak erakutsiko ditu, haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa. Askotan Luis munduan bere lekua aurkitu ezinik ibiliko da, baina “inoiz ez dio etsiko”, “bere buruari leial izaten” jarraituko du.

[box]

Ikuskizunaren fitxa

  • Generoa: antzerki familiarra
  • Ikusle mota: haurrak
  • Hizkuntza: testurik gabea

Fitxa artistikoa

  • Autorea eta Zuzendaritza: Garbi Losada
  • Koreografia: Bertha Bermudez
  • Aktoreak: Txori Garcia, Jon Barbarin eta Montse Zabalza
  • Jatorrizko musika: Javier Asin
  • Eszenografiaren diseinua: Markos Tomas eta Gorka Esnal
  • Eszenografiaren gauzatzea: Barritu (Limbo escena)
  • Zuzendari laguntzailea: Dorleta Urretabizkaia
  • Diseinu grafikoa: Estudio Lanzagorta
  • Zuzendaritza teknikoa: Karlos Pereira
  • Ekoizpena: Leyre Ortiz eta Gorka Esnal
  • Ekoizpen exekutiboa: Jose Antonio Vitoria

Sarrerak: 3 €

  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian

  • Astelehena 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00etara
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago

[/box]

[button link=”http://kultura.errenteria.eus/txartela-eskuratu/” bg_color=”#cc6510″]Eskuratu Kultura Kreaktiboa txartela doan[/button]