Haurrei zuzendutako “Pinocchio” ikuskizuna eskainiko dute otsailaren 12an

Pinocchio 3Niessen Kulturgunean oholtzaratuko du La Baldufa konpainiak “Pinocchio” ikuskizuna otsailaren 12an, ostirala, 18:00etan. Egileen arabera, zintzotasunaren, arduraren, ekinaren eta heziketaren inguruan gogoeta egiten laguntzen duen ipuina da. La Baldufak Carlo Collodiren testu originala oinarri hartuta egindako berrirakurketa da. Sarrerak 3 euroren truke eskura daitezke.

Komediante talde batek sorturiko Pinocchiok bizia hartzen du. Eta hori da, hain zuzen ere, istorioaren muina. Egileek esan dutenez, Pinocchio aske den haur baten istorioa da, “inolako konplexu edo aurreiritzirik ez duena, soka motzean lotzen zaila eta erabat bihurria”, baina aldi berean inuzentea. Gepetto aita, berriz, umearen heziketaz arduratuta egongo da. Honek ez die jaramonik egingo aitaren aginduei eta zenbait abenturatan nahastuko da. Bizipenek helduaraziko dute, baina “erabat jota amaituko du”, eta “sekula ahaztuko ez duen mugaraino iritsiko da”.

Gaineratu dute, papera eta egurra istorio “kitzikagarri eta erabat organiko honen mesedetan”erabiltzen dituztela.  Horietatik abiatuta “haur-txotxongilo baten unibertsoan” murgilduko da publikoa.

[box style=”rounded” border=”full”]

Ikuskizunaren fitxa

  • Generoa: Antzerkia
  • Ikusle mota: 6 urtetik gorako haurrak
  • Hizkuntza: Euskeraz
  • Iraupena: 55 minutu

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Carlo Collodi
  • Moldaketa: La Baldufa: Enric Blasi, Emiliano Pardo, Carles Pijuan
  • Zuzendaritza: Jokin Oregi eta La Baldufa
  • Musika: Óscar Roig
  • Diseinu eszenografikoa eta jantziena: Carles Pijuan
  • Eszenografiaren eraikuntza: Juan Manuel Recio, Carles Pijuan
  • Aktoreak: Enric Blasi, Emiliano Pardo, Carles Pijuan
  • Eszena-teknikaria: Miki Arbizu
  • Produkzioa: Enric Blasi, Amàlia Atmetlló

Sarrerak: 3 €

  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak

 Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian

  • Astelehena 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00etara
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

[/box]

[button link=”http://kultura.errenteria.eus/txartela-eskuratu/” bg_color=”#d64d03″]Eskuratu Kultura Kreaktiboa txartela doan[/button]