Harrera protokoloa aurkeztuko du Udalak asteazken goizean

Urtebete inguruz aritu da Errenteriako Udala herrira iritsi berrien Harrera Protokoloa lantzen. Eta otsailaren 10ean, asteazkena, 10:00etan aurkeztuko du Xenpelar etxean. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso duela jakinarazi du Udalak. Era berean, aurkezpena irekia izango dela gaineratu du; hortaz, gerturatu nahi duen oro gonbidatuta dago. Harrera P.Gonbitea_Invitación Protocolo A