Urdaburu Mendizale Elkarteak Gipuzkoako biraren 7.etapa egingo du

3.etapa egin zuteneko argazkia
3.etapa egin zuteneko argazkia

Datorren larunbatean, otsailak 13, Kanpazar mendatetik Arrasateko Gesalibar auzorako (Santa Ageda) bidea egingo du Urdaburu Mendizale Elkarteak, Gipuzkoako biraren 7.etapa hain justu. Ibilbidean zehar Udalaitz (1120), eta Besaide (555) mendiak igoko dituzte. Halere, elkarteko kideek jakinarazi dute eguraldi txarra edota Udalaitz igotzeko baldintza egokiak ez badaude, mendi hori behealdeko pistetatik zehar saihestuko dutela. Lau ordu eta erdi inguruko iraupena duen irteera honek 10 km-ko luzeera eta 800 m-ko gainbehera ditu

Autobusa Errenteriatik irtengo da 07:30ean Zumardiko autobus geltokitik eta 7:45etan Aritzetatik. Gaineratu dute hemendik aurrerako helduen irteera guztiak Zumardiatik aterako direla eta ez Iztietatik. Izena euren egoitzan, Errenteriako Juan de Olazabal 23 kalean, edota 943 52 78 79 telefonora deituz eman daiteke. Azken honetarako ordutegia hauxe da: astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:30era.