Egiburuberri eta Kelly’s tabernak izan dira mozorro lehiaketako irabazleak

Sari nagusia Egiburuberrirentzat
Sari nagusia Egiburuberrirentzat

Tabernen arteko mozorro lehiaketako sariak Egiburuberri eta Kelly’s-entzat izan dira. Guztira 12 izan dira inauterietako lehiaketa honetan parte hartu dutenak: Xera, Touring, Kelly’s, Landare, Irrintzi, Zuzen, Txokolate 50, Sindikato, Egiburuberri, Arkaitza, Gamon eta Aker.

Egiburuberri izan da arte ederretan aditu talde batek osatutako epaimahaiak aukeratu duena. Eta ondorioz, 700 euro jasoko ditu 2017 urteko inauterietan taberna mozorrotzeko materiala erosteko laguntza moduan. Epaimahaikideen esanetan, “Egiburuberrik ‘Pantaila handitik kalera’ gaiaren lanketa egokia egin du”. Gainera, aukeratutako “Priscila” filmaren egokitzea eta lanketa ona dela iritzi diote: “elementu desberdinen diseinua, tabernako barruko eta kanpoaldeko dekorazioak… Bestalde, bertako langileen jarrera, mozorro eta interpretazioak tabernako girotze lanean asko lagundu duela adierazi nahi dugu eta baita txalotu ere”.

Herri saria

Herritarrek ere izan dute taberna bat hautatzeko ardura. Horretarako inauteri egunetan Herri Bizian botoa emateko aukera egon da. Denera 1.195 boto jaso dira. Horietatik, boto gehien Kelly’s tabernak jaso du: 439 boto (% 36,7). Kasu honetan, 300 euroko saria jaso dute datorren urteko inauterietako mozorroa prestatzen laguntzeko.

Kelysek jaso du boto gehien
Kelly’s-ek jaso du boto gehien

Parte hartu duten taberna guztien argazkiak: