Inauterietako argazkiak herritarren eskura

Euria dela eta aurtengoan ez zen sardinarik bota ibaira inauteriei agur esateko. Baina badira egun batzuk herriko inauteriak amaitu zirela. Kaldereroetako, inauterietako eta Iñude eta artzaien desfileko argazki guztiak Flickr-en bildu ditugu. Modu honetan egun horietako argazkiak ikusi edota deskarga ditzakete herritarrek.

Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork deskarga ditzake egokien iruditutako tamainan. Lizentzia libre horrek eskatzen duen bakarra, argazkia erabiltzean iturriaren aipamena egin eta berdin zabaltzea da.

Jasotako irudi guztiak hurrengo estekan aurki ditzakezue:

flickr.com/photos/herribizia

Argazkiak deskargatzeko urratsak:

  • Hautatu argazkia.
  • Beheko aldean, eskuinean, beherantz begira dagon gezi bat agertzen da. Egin klik bertan.
  • Hautatu deskargatzeko tamaina.
  • Deskargatu irudia.Flickr_inauteriak