Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseilua datorren astelehenean, hilak 29, bilduko da 18:00etan Udaletxeko 1.solairuan. Bileraren bigarren deialdia 18:30ean izango da. Gai zerrenda honakoa izango dela jakinarazi du Udalak:
- Aurreko aktaren onarpena
- Partaide berrien izendatze-proposamena
- IAKko titular eta ordezkoen izendapena
- Errenteriako oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasun-planaren aurkezpena
- Etxeko eta merkataritzako hondakinen gaikako bilketarako Udal-ordenantzaren zirriborroa
- Tokiko Agenda 21en II. Ekintza-plana
- Ingurumen-saileko 2015eko memoria
Informazio gehiago hemen.