Koldo Mitxelena Ikastetxean zenbait obra egingo ditu Udalak

Inpermeabilizatu beharreko terraza
Inpermeabilizatu beharreko terraza

Errenteriako Udalak jakinarazi du datorren astean hasiko direla Koldo Mitxelena Ikastetxearen terraza eta eskailera-kaxaren estalkia inpermeabilizatzeko proiektuaren barruan definitutako obrak. Biteri eraikinean dira egitekoak obra horiek.

Urtarrilean “Construcciones Oralur S.L.” enpresari esleitu zitzaion obrak aurrera eramateko ardura 13.950 eurogatik. Lanak burutzeko epea 30 egunekoa dela ere adierazi dute.