Iztieta-Ondartxo auzoan aurrera begirakoak zehazten hasi dira

Iztieta-Ondartxo_saioaAtzo Gurekin auzo elkartean hamabost bat lagun bildu ziren Iztieta-Ondartxo auzoa hobetzeko ekintza planaren harira egindako saio irekian. Udaleko ordezkariek iazko uztailean hasitako parte hartze prozesuaren laburpen bideoa aurkeztu zuten, egindako lan guztiarekin lagin gisa. Eta orain artekoaren balorazio txiki bat ere egin zuten. Kualitatiboki egindako lana oso aberasgarria eta garrantzitsua izan dela ondorioztatu zuten. Baina bertan bildu ziren eragile eta norbanakoek zein Udaleko ordezkariek aitortu zuten oraindik ere asko dagoela egiteko, eta euren hitzetan “bereziki parte hartzeari dagokionez erronka handi bat” dute mahai gainean.

Behin prozesuaren errepasoa eginda, aurrera begira jarri ziren atzoko saioan. Zentzu honetan, Udalak jakinarazi du konpromisoa hartu duela datozen bi asteetan alorrez alorreko bilerak egiteko sail ezberdinekin, txostenean bildutako proposamenak aztertzeko. Bilera horietan proposamenak egingarriak diren edo ez, eta egingarriak izatekotan noiz egin zehaztea espero da, Udalaren arabera.

Proposamen zehatzak

Era berean, auzotarrei zenbait proposamen luzatu zizkien atzokoak Udalak. Batetik, 2.eskuko aldiroko merkatu propioa egitea. Horretarako karpak, estrukturak edota baimenak Udalak bere gain hartuko dituela adierazi du. Bestetik, Udalak auzotarrei proposatu zien kultur aniztasunaren autobus bat urte betez Ondartxon kokatzea. Hori aurrera eramateko, eta autobusa edukiz eta ekintzaz betetzeko prozesu bat egingo beharko litzatekeela gaineratu du Udalak. Modu berean, Olibeteko jubilatuen etxearekin esperientzia pilotua abiatzea proposatu du Udalak, Errenteriara iritsi berrien eta elkarteko kideen artean hizkuntza trukeak osatzea. Azkenik, Iztietako festetarako eragileek ekintza bat proposatzea luzatu zuten ideia gisa.

Ideia guzti horien gainean hausnartzeko eta auzotarrek horiei buruzko iritzia eman zein konpromisoak hartzeko saioa egingo da martxoaren 10ean 19:00etan Gurekin auzo elkartean.

[button link=”http://herribizia.errenteria.eus/app/uploads/sites/2/2016/03/IZTIETA-ONDARTXO_AUZO-AKTIBOA_TXOSTENA-INFORME.pdf” bg_color=”#c95106″]DOKUMENTUA DESKARGATU[/button]

Prozesuaren laburpen bideoa: