Martxan dira eskualdera iritsi berrientzako euskara ikastaroak

Oiartzungo taldeetako bat (Oiartzungo Udalaren argazkia)
Oiartzungo taldeetako bat (Oiartzungo Udalaren argazkia)

Etorri berriei zuzendutako AISA ikastaroak aste honetan jarri dira martxan Oarsoaldean. Otsailean zehar guztira 120 lagunek eman zuten izena euskarazko lehen hurbilpena egin nahi duen ekimen honetan. Modu honetan, lagun horiek 60 orduko hastapeneko euskara eskolak jasoko dituzte ekaina bitartean.

Errenterian lau talde osatu dira, guztira 60 ikasle. Horietako bik udal euskaltegian, eta beste bik Xenpelar AEK euskaltegian jasoko dituzte klaseak. Oiartzunen 35 ikaslek eman dute izena eta bi talde sortu dira, zeinak Intxixu AEK euskaltegian arituko diren. Lezon, berriz, 18 ikasleko talde bat osatu da eta Oroitzene AEK euskaltegian jasoko dituzte horiek klaseak. Pasaiarako 7 ikaslek eman zuten izena, baina barruti eta ordutegi aniztasuna dela etaezin izan da taldea osatu, eta ikasle horiei eskualdeko beste herrietako taldeetan txertatzeko aukera eskaini zaie.

Eskualdeko euskara batzordetik zorte ona eta ikastaroei probetxu ona ateratzea opa diete izena eman duten guztiei.