3.Taupada Fest! jaialdia ospatuko dute martxoaren 19an

III TAUPADA FEST!_13_webZintzilik Irrati libreko Krash! programa kontrakulturalak antolatu du jaialdia, irratiko beste pertsona batzuen eta beste musika irratsaio batzuek lagunduta. Zintzilik irratiarekiko “elkartasunean disfrutatzeko” asmoa duen jaialdi da, mezu eta letra eta jarreretan mezu eta eduki kritikoa duten musika taldeen jaialdia. Martxoaren 19an ospatuko da Trintxerpeko Mogambo Aretoan. 22:00etan hasiko dira kontzertuak eta sarrera 5 euroren truke eskuratu ahal izango da.

Taupada Fest!en hirugarren edizio honetan musika talde hauek igoko dira oholtzara:

  • Warsong (Punk Rock Melodikoa, Zaragoza)

2010ean sortutako laukote hau Zaragozatik dator. 2011ean “Ancient Times” lana editatu zuten, “The Caravan” (2012) eta “Restitution” (2013)
EPak etorri ziren ondoren eta momentu honetan “Control” izeneko lan berri bat prestatzen ari dira.

  • Cordura (Post HardCore & Rock, Bilbo)

Bilboko laukotea, eszenatokietan beteranoak. Banda 2000. urtean sortu zen, eta bere ibilbide guztian bost lan kaleratu dituzte. “Cordura”
(2003), “La Ridícula Mecánica De La Vida Moderna” (2006), “El Incendio Más Largo Del Mundo” (2009), “Metrópolis” (2012), eta hau beraien azken lana da, “El Mal Ya Está Hecho”. Bere musika rocketik post hardkoreraino doa, punka barne.

  • Pottors ta klito (Pottor Punk Feminista , Zarautz)

Letra feministak oinarritzat hartuta, batez ere punka eta pottorretik ateratako beste zenbait musika estilo nahasten dituen taldea da, Pottormusika egiten duena, alegia! Lau neska zarauztarrek kaleratu berri duten “Magenta” diskoa aurkeztuko dute emanaldi honetan.

  • Arrotzak (Punk Iluna, Donostialdea)

Talde berria, baina osatzen duten lau pertsonek Twin Wolf, Curasan, Keep Diggin edo Petra bezalako taldeetan esperientzia dute. Donostialdeko
herri ezberdinetatik etorriak, eszenatokien gainean Arrotzak punk soinu purua eskaintzen du.

  • Zozaya (Bakarkako Orkresta Punk, Oiarso Bailara)

Ohiartzunaren bailaratik Zozayaren espiritua berpizten da. Inkisizioaren suaren errautsetatik amorruzko punk errezitaldi bat
eskaintzen digu, kantautore-orkestra moduan. “Akelarrea hastear dago…”

  • + DJ Naturista (Etxeko jefea)

“DJ Naturistaren erritmoekin ez zarela inoiz festa batean mugitu? Zeren zain zaude burua mugitzeko edo aldakak hausteko? Kontuz etxean
jokatzen duela!”