Udalak bosgarren edukiontziari buruzko beste informazio-ohar berri bat argitaratu du

Udaletxean hondakin organikoa biltzeko dagoen ontzietako batUdalak familia konprometitu gehiago erakartzen jarraitu nahi du, gure etxeetan sortutako biohondakinak jatorrian gaika biltzeko kanpainari lotzeko asmoz.

Horretarako Udalak ohar informatibo bat argitaratu du, non bertan honako gaiak sakon aztertzen diren: edukiontzi marroia irekitzeko txartel elektronikoa, poltsa konpostagarrien erabilera eta hobari fiskalak.
Ingurumeneko zinegotziak, Jose Cruz Legorburuk, oraindik gaikako bilketa egiten ez eta etxeetan sortzen duten gai organikoa birziklatzen ez duten familiak animatu nahi ditu, Ekoaktibo bihur daitezen.

Izan ere, Errenteriako 17.000 familia guztien arteko jardun bateratuaren bidez soilik lortuko dugu lehengai eta baliabide diren 8.664 tonak (edukiontzi berdean) ahalik eta gutxienera murriztea. Lehengai eta baliabide horiek beste erabilera bat izan lezakete, baina ulertzerik ez badago ere, oraindik herritarrok gure herritik kanpoko zabortegietara bidali eta botatzen ditugu guzti horiek urtero. Edukiontzi berdearen %94’5 birziklagarria eta konpostagarria da, soilik %4’5 errefusa izanik.

Informazio gehiago http://ingurumena.errenteria.eus helbidean bila daiteke. Dokumentua deskargatzeko klik egin estekan.

[button link=”http://ingurumena.errenteria.eus/images/ambiental/Hondakinak/EdukiontziMarroia/UdalGomendioak5.Edukointzia_2016.pdf” bg_color=”#803e12″]Jaitsi PDFa[/button]