Laguntza teknikoa kontratatu du Udalak Errenteriako zarata-mapa, Ekintza-plana eta zaratari buruzko ordenantza egiteko

TrafikoaErrenteriako Udalak lizitazioa egin du Errenteriako zarata-mapa egiteko, udalerriaren kalitate akustikoa ebaluatzeko adierazleak ezartzeko eta zarataren kudeaketa erraztu eta udalerriko akustika hobetzeko ekintza-plana egiteko estrategia definitzearren.

Horrez gain, adierazi behar da Errenteriako Udalaren zarata eta bibrazioei buruzko ordenantza 1987ko irailaren 23an argitaratu zela GAOn eta egungo araudira egokitu behar dela. Hori dela eta Errenteriako zaratari eta bibrazioari buruzko ordenantza eguneratuko da indarrean dagoen legeriara egokitzeko, eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretura egokitzeko.

Herriko zarataren mailan hobekuntzak lortzeko deskribatutako lanak ACC, CENTRO DE ACÚSTICA APLICADA enpresari esleitu zaizkio. Kontratua 41.006,90 eurotan esleitu da (33.890 € + 7.116,90 € BEZa).

Adierazi behar da Udalak bi diru-laguntza tramitatu dituela lan hauek finantzatzeko. Hauek dira diru-laguntzak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia: 27.200,72 €.
  • Eusko Jaurlaritza: 8.299,28 €.

Eskuratutako diru-laguntza horiekin esleipen-prezioaren % 100 estaltzen da, BEZa kontuan hartu gabe.
Lanak 5 hilabete eta astebeteko epean burutu beharko dira.

Azterlanak burutzeko kontuan izango da herritarren parte-hartzea. Hasteko, Zarata-maparen azterlana egingo da, ingeniaritzako lana. Lan hori herritarrei aurkeztuko zaie, auzo-elkarteekin bilerak eginda. Horretarako, jatorri bereko zarata jasaten duten eremuetako auzo-elkarteak bilduko dituzte.

Bilera horietan herritarren kezkak eta arazoak jasoko dira eta ekarpen horiekin prestatuko da ekintza-planaren proposamena. Ingurumeneko Aholku-kontseiluak eta Ingurumen batzordeak ere izango dute ekarpenak egiteko aukera.

Ekintza-planaren azken proposamena herritarrei aurkeztuko zaie lehen adierazitako foroetan.