Nafar Hegoaldeko olioa banatzen hasi dira Errenterian

Kamioia olioarekin Lau Haizetaren egoitza parean (argazkia: Saretuz)
Kamioia olioarekin Lau Haizetaren egoitza parean (argazkia: Saretuz)

Errigoraren olioa banatzeko lehen eguna izan zuten atzo Saretuzeko kideek. Oso pozik daude emaitzarekin, izan ere, aurten iaz baino %77 olio gehiago erosi dira herrian. Guztira Errenteriako 300 etxeetan sartuko da Errigoraren olioa, 5.550 litro eskatu dira. Azaldu dutenez, Eskutik eskura kanpainiak Euskal Herri mailan utzi dituen datuak ere ez dira “nola nahikoak izan”. 5.000 etxeetara iritsiko da, 75.000 litro salduta.

Olioa jasotzeko

5 egun adostu dituzte Saretuzeko kideek olioa jaso ahal izateko. Atzo izan zuten lehen eguna eta larunbatera arte izango da aukera. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzara bertaratu beharko dira olioa erosi dutenak.

Ordaintzeko dirua juxtu eramateko deia egin dute, 22,5 euro 5 litro olio extra konbentzionala eta 32,00euro 5 litro olio ekologikoa.

Honako egun eta ordutegian jaso daiteke olioa:

  • Martxoaren 16a, asteazkena 17:30etik 20:00etara
  • Martxoaren 17a, osteguna, 17:30etik 20:00etara
  • Martxoaren 18a, ostirala, 17:30etik 20:00etara
  • Martxoaren 19a, larunbata, 10:00etatik 13:30era