Azken egunetan Udalak egindako lanak

Udalak azken egunetan burutu dituen lanen berri eman du. Jarraian egindako lanen xehetasunak, leku zehatza eta auzoa zehazten dira:

  • Iztieta: Mataderoko pareta konpondu da
  • Kaputxinoak: zaharren egoitzaren aurrean bankuak berritu dira
  • Galtzaraborda: antideslizantea bota da lurrean irrist ez egiteko (Galtzaraborda 49)
  • Beraun: udal lokalak margotu eta egokitu dira (Usandizaga 6 atzealdea)
  • Beraun: sarrerako irisgarritasuna bermatu da (Beraun 23)
  • Beraun: Luis Mariano plazako areka (Luis Mariano)
  • Alaberga: auzo elkartearen lokalean sabai berria egin da eta lokala margotu da (Alaberga 9)
  • Fanderia: zakurren kakentzat zakarrontzi gehiago jarri dira (Fanderiako parkea)
  • Erdigunea: antideslizantea bota da kalearen bi aldeko espaloietan irrist ez egiteko (Pablo Iglesias)
  • Beraun: espaloia birmoldatu da irisgarritasuna bermatzeko (Jaizkibel 21)
  • Iztieta: kamelia berriak jarri dira (Hondarribia kalea)
  • Erdigunea: burdinazko ate bat jarri da sarreran (Madalena ermita)