David Motarentzat izango da Koldo Mitxelena ikerketa beka

Koldo MitxelenaKoldo Mitxelena ikerketa Bekaren 13. edizioa David Mota Zurdori adjudikatu zaio. Lan irabazleak honako izenburua du: “Hoy es el futuro. Un acercamiento en perspectiva histórica de carácter crítico-comparativo a la música underground en el País Vasco (1980-2015)”. Mota Historian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, Masterra egina du Historia Garaikidean eta Nazioarteko doktore da Historia Garaikidean Euskal Herriko Unibertsitatean.

Errenteriako Udalak urtero antolatzen du “Koldo Mitxelena” Beka euskal kultura bere alderdi guztietan sustatu eta bultzatzeko asmoz. Horretaz gain, omenaldia egin nahi dio Koldo Mitxelena filologoari, bizitza osoa eman baitzuen euskarari buruzko ikerketa lanak eginez.

 Proiektu honekin egileak bete egin nahi du euskal underground musika kulturaren jatorri eta bilakaeran dagoen hutsune historiografikoa, baita beste mugimendu batzuekin dituen harremanak eta horiekiko eraginak aztertu ere.

Hainbat talde ezagun aztertuko dira, hala nola Eskorbuto, La Polla Records, Cicatriz en la matriz, RIP, Kortatu, Negu Gorriak, Etsaiak, Soziedad Alkoholika.

Honakoak dira lan honen helburu zehatzak: “euskal underground musika kulturaren” kontzeptua elaboratzea euskal rock erradikaletik desberdinduz edo espezifikatuz, 1975etik gaur egun arteko underground musika banden katalogo tipologikoa osatzea, aztertutako kasuak alderatu eta kasu horietan elaboratutako tipologia eta nazio zein nazioarteko tipologiak sailkatzea.

Ikerketa hau Musikaren Euskal Artxiboa – Eresbilekin batera lan egingo da.