Feminismoaren inguruko hausnarketak sorrarazi zituen Bizentaren Lumak-ek

Emakumeen Egunaren harira antolatu zuen Errenteriako Udalak Bizentaren Lumak izeneko egitasmoa. Martxoaren 12an izan zen, goizeko 11:00tan. Bizentaren Lumak gazteek berdintasunaren inguruan hitz egiteko mahai-inguruko solas-jolasa da. Berdintasunaren gaineko hausnarketa, arrazoiketa eta eztabaida sortzeko helburua du eta baita gazteen ahalmentzea lantzekoa ere.

Kolpe Morea talde feministak, Elhuyarrek eta Berdintasunerako Azpisailak elkarlanean antolatu zuten Bizentaren Lumak “solas-jolasa”. Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan. 60 bat gaztek feminismoaren inguruan hausnartu zuten dute karta jolas batekin. Hemen dituzue bertako zenbait hausnarketa eta ekarpen:

Jolasari buruzko informazio gehiago: bizentarenlumakelhuyar.eus