Madalen Sarietako lanak bidaltzeko epea zabalik dago

Iazko irabazleak.
Iazko irabazleak.

Aurten ere Madalen Sariak antolatuko dira euskarazko literatur lanak saritzeko. Lehen hezkuntzako, DBHko eta Lanbide Heziketako ikasleek parte hartu ahal izango dute sariketan. Irabazleentzat sari potoloak izango dira.

Madalen Sarien helburua Errenterian bizi direnen edo ikasten dutenen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzea da. Aurtengoa XXIX. e

dizioa izango da.

Apirilaren 15eko, ostiraleko, eguerdiko 14:00ak arte jasoko dira lanak. Errenteriako Udalaren Erregistro Orokorrean entregatu daitezke, edo euskara@errenteria.eus helbidera bidali. Zalantzak argitzeko, helbide horretara bertara idatzi daiteke edo. 943 44 96 13 telefonora deitu. Honakoak dira parte hartzeko oinarriak. Udal Hizkuntza Politika Departamentuak antolatzen du sariketa hau.