14 Programa eta 113 Ekintza hartu ditu Ingurumen Saileko 2015eko Memoriak

eUdala | Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea | Udal komunikabidea 2016-03-31 | 0

Otsailean Ingurumeneko Informazio-batzordean eta Ingurumeneko Aholku-kontseiluan (IAK) aurkeztu  ondoren, Udalak Ingurumeneko 2015 urteko memoria argitaratu du. Horrela, bada, 2015 urtean zehar Udala ingurumen alorreko 113 ekintza gauzatu ditu 14 jarduera-programatan banatuta.

Dokumentu horretan sartzen dira 2015. urtean zehar Errenteriako Udalaren Ingurumeneko Sailak sustatu eta kudeatu dituen ekintzak, edo beste eragile publiko batzuekin batera  gauzatzeko esku hartu edo finantzatu direnak.

Ekintza gehienak Udaleko Ingurumeneko Sailak berak zuzenean kudeatu ditu, baina beste batzuetan bestelako erakunde publiko eta gizarte eragileen babesa eta lankidetza izan ditu. Ingurumenaren zeharkakotasuna indartuz: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, EEE, IHOBE, URA  Agentzia, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia, Behemendi Landa Garapenerako Elkartea, Sanmarko eta Añarbeko  Mankomunitatea, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK), Ingurumeneko Aholku Kontseilua (IAK), Udalaren beste Sail batzuk (Trafiko, Hirigintza, Hiri-mantenua, Kontratazioa eta Ondarea, Kultura, Hezkuntza, Kirolak,…), “Central Hidroeléctrica de Rentería”, S.A Sozietate Publikoa,…

Ingurumeneko Sailaren ingurumen-ekintzek honako ardatz estrategikoak izan dituzte: energia, bioaniztasuna, klima aldaketa, mugikortasun iraunkorra, hondakinak, landa garapena, sentsibilizazio kanpainak eta Tokiko Agenda 21.

http://ingurumena.errenteria.eus helbidean informazio gehiago aurki daiteke.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna