Bihotzeko, Errenteria

cardioHerriko zenbait puntutan dauden desfibrilagailuak nola erabili erakusteko ikastaroa izango da ostegun honetan, maiatzak 26an, Reyna aretoan. Hiritarrentzat irekiak izango diren ikastaroak eguerdikoa (12:00takoa) eta 18:00takoa izango dira. Hainbat desfibrilagailu ipini ditu Udalak Errenterian. Aparailu horiei esker  pertsona bati bizitza salbatzea posible da bihotzekoak emanda ere. Honako eraikinetan jarri dira desfibrilagailuak:

  • Udalaren sarreran
  • Santa Klara kaleko Gizarte Zerbitzuko eraikinetan
  • Niessen Kulturguneko bulegoen sarreran (Xabier Olaskoaga plazan)

Zenbait kirolgunetan ere ipini dira:

  • Galtzarabordako kiroldegian
  • Beraungo futbol zelaian
  • Beraungo pista balioniztunean (pilotalekua)
  • Fanderiako igerilekutan
  • Fanderiako futbol zelaian
  • Agustina Otaola pilotalekuan

Horrez gain, bi aparailu eramangarri ere eskuratu dira eta Udaltzaingoaren ibilgailuetan eramango dira.

Jakingo al zenuke emergentzia kasu batean desfibrilagailua erabiltzen? cardio instrucciones