Herriko haurrei ametsetako Madalenak irudikatzeko eskatuko zaie ostiralean

Logo-oarsoIrriakOarsoirriak taldeak eta herriko Jai Batzordeak deialdia egin die herriko haur eta gaztetxoei. Madalen jaiak prestatzen hasi dira eta haurren proposamenak zuzenean jaso nahi dituzte beraiek erabaki dezaten nolako jaiak nahi dituzten. Horretarako, dinamika berezi batzuk prestatu dituzte Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte bitartekoentzat). Apirilaren 15an (ostiral honetan) izango da hitzordua Koldo Mitxelena plazan (Esmalterian) 18:00tatik 19:30era. Eguraldiak laguntzen ez badu, Reina Udal Aretoan egingo da.

Informazio gehiago jasotzeko, egin klik hemen.