Haurrentzat emanaldi ikusgarria eskainiko da ostiralean

larumbe dantzaLarumbe Danza konpainiak ostiral honetan, apirilak 22an, Ballenas, historias de gigantes haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du. Ballenas, historias de gigantes Mexiko eta Txileko herrietako ipuin eta kondairetan inspiratutako obra da. Dantzarien eta 3D proiekzioen arteko elkarrekintzak milaka urteko istorioetan murgiltzen du ikuslea, gaur egungo estetika eta narratibarekin kontatutako istorioetan. Niessenen izango da emanaldia, arratsaldeko 18:00etan. Ikusi emanaldiaren promozio bideoa hemen klik eginaz.

Sortzaileak hainbat herrialdetan bizi dira eta diziplinarteko prestakuntza dute. Beren asmoa da geografiako eta denborako mugak desagerraraztea da; baita errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak ere, teknologia berriei esker, bereziki, 3D estereoskopikoko proiekzioen bidez. Horiei esker, koproduzio hau ikuskizun bereziki erakargarria da haurrentzat ez ezik helduentzat ere.

Sortzaileak Larumbe dantza (Espainia), Péndulo Cero (Mexiko-Tijuana) eta María Paz Calabrano (Hain Producciones/Región de Magallanes-Txile) konpainietako kide dira eta SNEO Mestizaje Projects (Espainia) taldeak egindako eszenografia birtualarekin elkarrekintzan jarduten dira. Eszenografia hori osatzeko, hondoko pantaila batean 3Dko irudi estereoskopikoak proiektatzen dira. Hartara, ikusleak antzokira joaten dira, baina obra 3Dko betaurrekoekin ikusten dute.

Sarrerak salgai daude dagoeneko Niessengo harrera bulegoan (3 euro) , honako ordutegian:

  • Astelehena: 17:00etatik 20:00etara.
  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Larunbata: 10:00etatik 13:00etara.
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.