Euskara sustatzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik da

1 20160428_100323Errenteriako Udal Hizkuntza Politika aroko 2016ko diru-laguntza eskariak egiteko deialdia zabalik dago.  Udalak euskara sustatzeko zenbait diru laguntza ematen ditu. Aurreko urteetako aurrekontuaren aldean, euskara ikasteko diru-laguntzen kopurua %44 igo du Udalak eta enpresatan euskara planak garatzeko diru-laguntzak sortu ditu lehen aldiz. Urte osoan eska badaitezke ere, zenbait laguntza 2015-2016 ikasturteari dagozkio, beraz, ekainetik aurrera eskatzea da ohikoena.  Gaur emandako prentsaurrekoan aurkeztu du Garazi Lopez de Etxezarretak zeintzuk diren laguntzak eta haien zenbatekoak:

Sei diru-laguntza lerrotan banatuko dirua Udalak:

  1. Euskara ikasteko diru-laguntzak (65.000 euro): Udalak kostuaren %80eraino ordainduko du, baldin eta aprobetxamendua ona bada (%50a asistentzia osatzeagatik eta %30 azpiatal bat gainditzea)
    1. Errenterian erroldatua egotea edo bertako merkataritzan edo enpresetan lan egitea.
    2. Klasetarako asistentzia gutxienez %85ekoa izatea.
    3. Aprobetxemendu egokia izatea
  2. UEU eta EHUko Udako unibertsitateko ikastaroak joateko diru-laguntzak (2.000 euro)
    1. 2016ko ikasturteko matrikula ordaidua izatea da balditnza bakarra (300 euroko muga).
  3. Euskara zeharlerro duten ikastaroak egiteko diru-laguntzak (2.000 euro)
    1. Egungo ikasturtean euskara sustatzea helburu duen begirale ikastaroren batean izen-ematea egin izanaren ordainagiria behar da.  Matrikularen kostua ordainduko da (300 euroko muga).
  4. Dendatako errotuluak eta weborriak euskaratzeko diru-laguntzak (7.000 euro)
    1. Errotuluko testuak euskaraz jartzea (5.000 euro)
    2. Weborria euskaratzea (2.000 euro)
  5. Bai Euskarari ziurtagiria eskuratzeko diru-laguntzak (4.000 euro):Bai Euskarari ziurtagiriari dagokion kuota ordainduta dutenei 85 euroko laguntza (kuota osoa) ordainduko zaie.
  6.  Enpresetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak (5.000 euro): Beraien enpresatan euskara plan bat onartua duten enpresek kostuaren %25a bueltan jasoko dute (2.000 euroko muga).

Errenterian Bai Euskarari ziurtagiria duten 24 komenrtzio daude. Iaz euskara ikasteko beka, berreiz, 209 pertsonek eskatu zuten. Nabarmentzekoa da haietatik %69a emakumeak direla eta %31 gizonak.