Kudeaketa aurreratuari buruzko jardunaldia izango da ostiral goizean

Oarsoaldea_logoa‘Kudeaketa aurreratua: enpresa kudeaketa eredu berri baterantz’ izeneko jardunaldia izango da  maiatzaren 6an 9:30etik 11:00tara. Oarsoaldeak, AEE aholkularitza enpresarekin batera, antolatu dituen jardunaldiak Oarsoaldeak Oiartzunen dituen bulegoetan izango dira. Amaia Oyarzabal izango da hizlaria, AEEko aholkularia, 15 urte baino gehiagoko esperientzia du Oyarbazalek sektorean. Jardunaldia eredu berriaren oinarriak ezagutu nahi dituzten enpresei zuzenduta dago. Bestalde, Innobideak kudeabide laguntza programaren berri ere emango da. Programa hau, kudeaketa eredu berria ezartzen laguntzeko SPRIK diseinatutako programa bat da eta, Euskadin, EUSKALIT kudeaketa aurreraturako euskal fundazioaren laguntza dauka.

Jardunaldi honetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Oarsoaldeako Industria Sustapen Sailean, izabaleta@oarsoaldea.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz edo 943 49 41 29 telefono zenbakira deituz.

Enpresek erronka berriei aurre egiteko beharrak,  kudeaketa ereduak berraztertzea eta berritzea eskatzen du. Aurkeztuko den Kudeaketa Ereduaren helburua enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna indartzea da, azken hamarkadetan hainbat esparrutatik ekarritako kudeaketa kontzeptuak bateratuta: “Ezagutzaren kudeaketa, erabateko kalitatea, bikaintasuna kudeaketan, berrikuntza eta enpresen erantzukizun soziala, besteak beste”, dio Julen Mendozak, Oarsoaldeako Lehendakariak.