Auzo batzarrak egingo dira auzoz auzo maiatzean zehar

Auzoetako batzarrak | Beraun | Bienestar social | Gabierrota | Galtzaraborda | Gardentasuna | Gaztaño | Hiri Mantenua | Igantzi | Igantzi | Iztieta | Lartzabal | Ongizatea | Partehartzea | Zamalbide 2016-05-02 | 0

AuzoBatzarrak-LarzabalGaur hasi eta maiatzaren 19a bitartea Auzo Batzar ugari izango dira Errenterian. Auzo bakoitzeko auzo elkartean izango dira batzarrak 18:30etik 20:00tara. Guztietan Julen Mendoza alkatea eta Bernar Lemos Hirigintza zinegotzia ere izango dira. Batzar banatan izango dira Nagore Basurto Gizarte Zerbitzuen zinegotzia eta Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotzia.

Honakoak izango dira batzarrak:

  • Maiatzak 2 Gabierrotako Laguntasuna auzo elkartean
  • Maiatzak 3 Lartzabalko Haritza Auzo elkartean
  • Maiatzak 5 Gurekin Auzo elkartean.
  • Maiatzak 11 Gaztañoko auzo elkartean.
  • Maiatzak 12 Igantziko auzo elkartean.
  • Maiatzak 19 Galtzarabordako Auzo elkartean.
No comments yet.

Utzi erantzuna