Ekonomia solidarioaren aldeko pausoak ematen jarraitzen du Udalak

Udala Emaus Eñaut ekipo informatikoaErrenteriako Udalak Emausi ekipo informatikoak emango dizkio. Erabilpen balore handia duten 45 ekipo informatiko izango dira guztira. Begoña Caballeiro Emauseko Komunikazio arduraduna, Eñaut Gracia Errenteriako Informazioaren Gizartea eta Partehartze zinegotzia eta Alberto Gaston Emauseko Ekonomia sozialeko zuzendaria izan dira  prentsaurrekoan. Gaur goizean eman du ekimena aurkezteko prentsaurrekoa. Ikusi osorik:

Dituen ekipo informatikoak aldatzen joan beharra du udaletxeak(pantailak, CPUak, ekipo multifuntzionalak, etab.) informazioaren gizarteak ezartzen dituen exijentziei aurre egin ahal izateko eta horrek zabor teknologiko dezente eragiten du. Stock garrantzitsu bat dagoenean garbiguneetara eramaten dira edo kolektibo eta talde ezberdinei ematen zaizkie beraiek erabili ditzaten.

Garciak adierazi du Emaus bezalako elkarte baten aldeko apustua egin dutela ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan egiten baitute lan: “Gogorarazi behar dugu 2012an Errenterian Plan Estrategiko bat egin genuela herritar, eragile, enpresario, sindikatu eta ordezkari politikoen laguntzarekin. Plan Estrategikoan sei erronka definitzen ziren erantzun beharrekoak eta haietako bat ekonomia soziala, bidezko merkataritza eta giza balio eta balio sozialak dituen ekonomia bultzatzea zen”. Norabide honetan kokatzen da ekimen hau. Atzoko Torrekuan egindako topaketak ere norabide berean kokatu ditu Garciak balio sozialak dituen ekonomia eraldatzaile baten alde baitatude.

Caballeirok azaldu zuen Emausek inklusio sozialaren eta ekonomia solidarioaren alorretan egiten duela lan, baina baita ingurumen arloan ere: “Azken urteotan zabor teknologikoa hirukoiztu egin da eta zabor mota honek dituen osagai arriskutsuak direla medio seriotan hartzeko gaia dela iruditzen zaigu”. Emausek Errenteriarekin duen lotua azpimarratu nahi izan zuen Caballeirok, bertan eman baitzituen lehen pausoak.

Gastonek objektuei bigarren bizitza bat ematearen garrantzia azpimarratu zuen. Horrez gain, Emauseko langile batentzat astebeteko lan suposatuko zuela ere esan zuen. Gaur egun modan egonagatik, Emausek 75 urte daramatza ekonomia solidarioa sustatzen.  Gizarte intsertziorako ere balio du Emausen ekimenak eta 30 pertsonarentzat lana sortzen duela gogoratu zuen.