Madalenetako Kartel Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa Xenpelar Etxean

kartelamadalenasMaiatzaren 17an zabalduko dute Xenpelar Etxean Madalenak 2016 Kartel Lehiaketan parte hartu duten 53 lanekin osatutako erakusketa.

Bertaratzen denak gehien gustatzen zaion kartelari botoa eman ahal izango dio. Aukera hau maiatzaren 24a arte luzatuko da. Bozka gehien jasotzen dituen lanak aitorpen berezia izango du.

Maiatzaren 26an epaimahaia bilduko da kartel irabazlea hautatzeko.

Erakusketa maiatzaren 30a arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.