Konpostaguneen jarraipen-bisitak burutuko ditu Udalak asteartean

Hurrengo asteartean, maiatzak 24, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara 2. jarraipen-bisita egingo du Udalak kontratatu duen Izadi 21 aholkularitza enpresak.

Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 14:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak, Gaztaino eta Alaberga. Jarraipen-bisita hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Erabiltzaileren batek ikuskaritzako teknikariarekin hitzordua finkatu nahiko balu, 628 532 303 telefonora deitu edo whatsApp bat bidali dezake, edo bestela ondorengo epostara idatzi, hurrengo astelehena baino lehen: auzokonpostae@gmail.com.

Ikuskaritza egutegia ezagutzeko edo gaiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, Udalak herritarrak Errenteriako ingurumen atarian sartzera gonbidatzen ditu: http://ingurumena.errenteria.eus/

Bestalde, Izadi 21eko teknikariek etxeko konposta egiten duten herritarrei ere aholkularitza eta laguntza zuzena eskaintzen ari zaizkie, abiarazi dituzten etxez etxeko bisitak baliatuz. Erabiltzaileek zalantzak izanez gero, honako posta elektronikora idatz dezakete: etxekonpostae@gmail.com.

Etxean sortutako biohondakinak auzo- edo etxe-konpostaren bidez kudeatzen dituzten herritarrei %25eko hobaria aplikatuko zaie zaborren tasan.