Udala taberna eta jatetxeekin bilduko da Hondakinen Udal-ordenantza berria osatzen hasteko

TabernaMaiatzean ekin dio Udalak Hondakinen Udal-ordenantzaren berrikuspen prozesuari lotutako bilera sortari. Dagoeneko hiru bilera egin dira: Supermerkatuekin, elkarteekin eta barazki/fruta dendekin. Guztien balorazio positiboa egin du Udalak.

1997. urtean onartu zuen Errenteriako Udalak Zaborren eta hiri-hondakinen bilketarako Ordenantza.
Ordutik hona aldaketa eta hobekuntza ugari izan dira hondakinen udal-errealitatean. Besteak beste, bosgarren edukiontziaren ezarpena etxebizitzetan sortutako biohondakinaren gaikako bilketarako, eta auzo eta etxeko konpostajearen abiatzea.

Egoera honen aurrean, hondakinen kudeaketa berriari erantzuna emango dion Hiri-hondakinen Udal-ordenantza berri baten osaketarako, ordea, Udalak gizarte- eta ekonomia-eragileekin bildu eta bere proposamena partekatzeko asmoa du.

Hurrengo saioa astelehenean

Laugarren bilera maiatzaren 30ean izango da, 09:00etan, Reina Aretoan eta, bertara, herriko jatetxeak eta tabernak daude gonbidatuta. Izan ere, Udalak hondakin organikoen sortzaile handiei banakako bilketa eskainiko die aurrerantzean. Astelehenean itxiko du Udalak maiatzean hiriko ekoizle handiekin hasitako prozesua.

%60ko gaikako bilketa helburu

Ezarritako neurri horiekin guztiekin, epe laburrean gaikako bilketa %60ra iristea lortu nahi du Udalak (%31´8tik %41´4ra igo da 2014-2015 bitartean). Ingurumena eta osasun publikoa babestea helburu duen lanketa horretan, ordea, administrazio publikoarena ez ezik, herriko gainerako gizarte eta ekonomi eragileen (enpresa, elkarte, merkatari, etab.) eta hiritarren inplikazioa eta erantzukizuna ezinbestekoa da.