2,5 milioitik gora inbertituko ditu Udalak, diruzaintzako gerakinei esker

Agustinak | Alaberga | Beraun | Erdigunea | eUdala | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gardentasuna | Gaztaño | Hiri antolamendua | Igantzi | Iztieta | Kaputxinoak | Kultura | Lartzabal | Olibet-Ugarritze | Pontika | Zamalbide 2016-05-27 | 0

remanentes gehikariak txasko begoña mendozaErrenteriako Udalak aurreikusita du jardukera berriak gauzatzea, hasiera batean aurreikusi gabe zeudenak. Izan ere, diru-sarreren joera egokia izan da eta aurrekontu- aurreikuspenaren gastuak murriztu egin dira. Egindako finantza kudeaketa egokiak ahalbideratu du egoera ekonomiko osasuntsu batekin eta garrantziko aurrezpeneko diru-kopuru batekin ixtea. Horrek aukera emango du gerakin horren zati handi bat urtearen hasieran heldu ezin izan ziren proiektuei ekiteko, orduan finantzaziorik ez zegoen.eta. Orain proiektu horiei ekin ahalko zaie. Proiektu horiek jarduera ekonomikoa bultzatu eta enplegua sortzeko dira, gizarte laguntzetarako, bizitza kalitatea hobetzeko edo kudeaketa eraginkorraren eta gardenaren aldeko apustuarekin jarraitzeko.

Julen Mendoza alkateak eta Jon Txasko eta Nagore Barsurto zinegotziek 2,5 milioi euroak zertan inbertituko diren azaldu dute gaur goizeko prentsaurrekoan. Enpleguaren sorreran, gizarte babesean, hiritarrentzako arreta zerbitzuan eta bizitza kalitatea hobetzean sailkatu dituzte inbertsioak:

Enplegua sortu eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko beste 400.000 euro inbertituko dira. Krisiaren Aurkako Planaren alde apustu egiten jarraitzen du Udalak, horregatik 140.000 eurokoko diru-laguntza gehituko du merkataritza indarberritzeko, bai lokalak alokatzeko, bai jarduera berriak eta berritzaileak sustatzeko.

Halaber, beste 200.000 euro inbertituko ditu ekintzailetza eta enpresa eredu berriei lagundu eta enplegua sortzeko. Horrela, bada, Torrekuan dagoeneko hasita dagoen Ekintzailetza/Kooperatibo/Elkarlaneko Poloa proiektuarekin jarraituko du, eta diru-kopuru hori gehituko zaio aurrekontuan aurretik Enplegu Planetarako bideratuta zeuden 500.000 euroei.

Udalak Gizarte babesa mantentzearen aldeko apustua egiten jarraitzen duela adierazi du “gizarte kohesionatu baten elementu gidaria baita”. Aurrekontuetan jasota dauden Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako 800.000 euroko partidari 160.000 euroko beste partida bat gehituko zaio larrialdietarako laguntzak indartzera bideratzeko, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak berea den eskumen hori ez duen bere gain hartzen.

Diru-kopuruei dagokienez, gerakin zatirik handiena Bizitza Kalitatea Hobetzeko alorrean inbertituko da: 1,9 milioi euro. Alor horrek hainbat alderdi hartzen ditu kontuan, esaterako, auzoak hobetzea, ingurumena, kultura, kirolak edo Musika Patronatua. Auzoak hobetzeari dagokionez, 1,5 milioitik gora inbertituko dira. Horietako esku-hartze batzuk nabarmendu zituzten:

  • Lartzabal ingurua berrurbanizatuko da (100.000 euro),
  • Iztietan istingadia instalatuko da ibairako irisgarritasuna hobetzeko (80.000 €),
  • Pontikan Barandiaran parkerako proiektua egingo da (40.000 €),
  • Eta auzo guztietan komun publikoak jartzearen aldeko apustua egingo da (70.000 €).

Halaber, auzoetan irisgarritasuna hobetzearren hainbat lan-jardunak egingo dira, eta horretarako aurrekontuetan onartutako partidari 100.000 euro gehituko zaizkio. Amaitze aldera, eta kudeaketa eta gardentasunari ekiten jarraitzeko, 40.000 euro inbertituko dira Kudeaketarako Helburuak eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, besteak beste.

No comments yet.

Utzi erantzuna