“Errenteria Munduan” garapenerako lankidetzako proiektuak ezagutzeko azoka izango da ekainaren 4an

ERRENTERIATIK MUNDURADatorren ekainaren 4an, lehen aldiz, “Errenteria Munduan garapenerako lankidetza azoka” ospatuko da Zumardian. 11:00etatik 14:00etara izango da, Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak azpisailak antolatuta. Bertan, Udalaren lankidetzarako aurreko diru-laguntzetan diruz lagundu diren proiektuak ezagutzeko aukera izango da. Izan ere, garapenerako gobernuz kanpoko hamabi erakundek beraien ekintzen berri emango dute zenbait mahai informatibotan goiz osoan zehar. Parte hartzaile hauek Errenteriako Udalaren kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen sailaren urteroko diru-laguntzen deialdiren bidez diruz lagunduriko proiektuen nahiz beste hainbaten berri emango dute argazki edota txostenen bidez. Gainera, bidezko merkataritzako produktuak ere izango dira bertan.

Goizean zehar, azokan galdera jolas bat izango da, garapen bidean dauden herrialdeetan erakunde hauek egiten duten lanaz ahalik eta gehien informatzea helburu duena. Jarduera honetan parte hartze dutenek eguzki motxila baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Indiako emakumeen egoera Reyna aretoan

Eguerdiko 12:30ean Reyna aretoan Calcuta Ondoan GGKEaren eskutik dokumental bi ikusi ahal izango dira: “Mujeres de luz ” eta “Vidas en positivo”;. Indian HIESA duten emakumeen ingurukoa bata eta bestea, emakumeen ahalduntzeari buruzkoa.

Horien ostean, mahai ingurua eskainiko dute Calcuta Ondoanek eta ACASGI (asociación antiSIDA de Gipuzkoa)