Kronoeskalada izango da Gaztañon ekainaren 18an

GAZTAÑO13

Txirrindan igoera kronometratua izango da ekainaren 18an Gaztaño auzoan. Plazatik hasita 500m Arramendiko kaxkoraino. “Ibilbide motza baino gogorra” izango dela aurreratu dute antolatzaileek. 11:30ean hasiko da  inskripzioa Gaztañoko plazan eta eguerdian, proba.

Izen ematea doakoa izango da eta proba bukatzean luntxa izango da.
Kaskoa derrigorrezkoa izango da eta bakoitzak bere txirrinda ekartzea aholkatzen da. Gurpil Arteak eta Gaztañoko Jai Batzordeak antolatutako ekintza da kronoeskalada hau.