Xenpelar Udal Tailerretako erakusketa

Datorren asteazkenean, ekainak 15, zabalduko da Xenpelar Udal Tailerrek antolatutako erakusketa Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan. Bertan, taila, zaharberritze, pintura, patchwork, argazkilaritza eta zeramikako lantegietan urtean zehar ikasleek burutatutako lanak erakutsiko dira.

Aurten hainbat jarduera berezi programatu dira:
– Ekainak 15, 19:00. Inaugurazioa.
– Ekainak 20 eta 22, 18:00. Bisita gidatua Xenpelar tailerretan.
– Ekainak 21, 17:00-18:00. Patchwork tailer irekia.

Erakusketa ekainaren 23a arte zabalik egongo da, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.