Jai Batzordeak antolatutako herri bazkarirako txartelak salgai dira

Herri bazkariaJai Batzordeko kideak gogoz eta ilusioz ari dira Madalenetako egitaraua prestatzen, auzolanean, herritik eta herriarentzat. Azken urte hauetan bezala, elkarlanaren lehenengo topagunea herri bazkaria izango da, uztailaren 21ean, 14:00etan Herriko plazan. Herritar guztiak gonbidatuta daude bertara.

Bazkariaz gozatzeko zapi-tiketak 15 euroko kostua dute helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Menu beganoa ere izango da, 15 euroan. Gainera, aurtengoan, bertako produktu ekologikoekin prestatuko dituzte menuak eta hauek bustitzeko Nafarroako ardoa eta añarbeko ura izango dira.

Zapi-tiketak salgai daude dagoeneko eta uztailaren 6a arte izango da erosteko aukera, ondorengo lekuetan:

Helduen menua: Reyna taberna (Zumardia), Xera Gastroteka (Xabier Olaskoaga plaza), Aralar taberna (Madalena kalea)

Haurren menua: Xenpelar Kulturdenda (Zumardia). Menu beganoa: Sindikato taberna (Madalena kalea)
Helduen menua 15 €

  • Entsalada bertako produktuz eta basalandarez osatua.
  • Arroza barazkiekin
  • Txahal Haragi gisatua
  • Fruta txikidun bizkotxoa jogurt irabiatuz lagunduta
  • Edariak eta kafea edo infusioa

Menu beganoa 15 €

  • Entsalada bertako produktuz eta basalandarez osatua.
  • Arroza barazkiekin
  • Ezkurkia barazkiekin
  • Fruta txikidun bizkotxoa jogurt irabiatuz lagunduta
  • Edariak eta kafea edo infusioa

Haurren menua 10 €

  • Entsalada bertako produktuz eta basalandarez osatua.
  • Arroza barazkiekin
  • Hanburgesa
  • Fruta txikidun bizkotxoa jogurt irabiatuz lagunduta
  • Edariak