Errenteriako Udala landa eremuko taberna eta jatetxeekin elkartuko da hondakinen harira

GaikakoEdukiontziakAzken urteotan hondakinen inguruan hainbat ekimen burutu ditu Udalak, lege esparru berriei egokitu eta gizartearen behar berriei erantzuna eman asmoz, besteak beste: Hiri-hondakinen Prebentzio-plana onartzea, hondakin organikoa gaika jasotzekoa, etab. Jarduera horiek gauzatzeak Udala eta udalerria errealitate berri batean kokatzen dituela eta, ahalik eta modu egokienean txertatuko badira, hondakinen udal-esparrua arautzen duen erregelamendua ere errealitate beri horretara egokitu beharraren garrantzia azpimarratu du Udalak.

Izan ere, Errenteriako Zaborren eta hiri-hondakin solidoen kudeaketarako Udal-ordenantza (2007an izan zuen azken aldaketa) zaharkitua geratu da eta berau eguneratzeko erabakia hartu du Udal-gobernuak. Hiri-hondakinen Udal-ordenantza berria osatzeko, ordea, ezinbestekotzat jotzen du Udalak herriko eragileak informatu eta hauen ekarpenak kontuan hartzea. Hori dela-eta, udalerriko hainbat eragilerekin partaidetza-saioak burutu ditu Udalak azken asteetan. Dagoeneko Errenteriako honako eragileekin elkartu da Udala: taberna, jatetxe eta ostalariak; elkarteak eta elkarte gastronomikoak; supermerkatu handiak; fruta eta barazki dendak; auzo-elkarteak.

Landa eremuak dituen berezitasunak direla-eta, bertan kokatutako taberna eta jatetxeekin ere bilera berezitua egin nahi du Udalak. Horretarako, Errenteriako landa-eremuan kokatutako taberna eta jatetxeei datorren uztailaren 5ean (asteartea), goizeko 09:00etan, Udaletxeko 1. solairuko  bilera-gelan izango den bilerara hurbiltzeko gonbita luzatu die.

Zalantzari izanez gero, 943 449 603 edo ingurumena@errenteria.eus helbidera zuzen daitezke interesatuek.