Alabergan igogailuak egiteko lanak hasi dira

Gutxi gorabehera itxura hau hartuko du Alabergako igogailuak
Gutxi gorabehera itxura hau hartuko du Alabergako igogailuak

Bi igogailu publiko jarriko dituzte Alabergan. Dagoeneko hasi dira lanerako behar dizuzten etxolak kokatu eta ingurua hesitzen. Udal Bulego Teknikoak jakinarazi duenez, Alabergako irisgarritasuna hobetzeko proiektua da hasi berri den hau. Igogailuak ipintzeaz gain urbanizatze osagarria ere egingo dute eta modu horretan Alaberga auzoko irisgarritasuna hobetuko da. Lanek 11 hilabete iraungo dute.