June Sánchez Tolaretxipi beka jaso du Idoia Garciak

juneren hegoak beka idoia garciaNafarroa eta EAEko Pediatria Elkarteak eta Juneren Hegoak elkarteak  “June Sánchez Tolaretxipi” beka eman dio  Idoia García Camino doktoreari. Medulobastoma biomarkatzaileei buruz egin duen lanagatik 3.000 euroko saria jasoko du.

Haur onkologiari buruko ikerke sustatzea da 2013an sortu zen beka honen helburua. Diagnostikoa, jarraipena eta tratamendua hobetzera zuzendutako lanak eta gaixotasunaren aurkako borroka sustatzen dutenak baloratzen dira.

June

June Sánchez neuroblastoma baten ondorioz hil zen. Garezurretik kanpo hazten den tumore bat da neuroblastoma, denetariko konportamenduak izan ditzakeena (erregresio espontaneotik hilgarritasun handiko tumore metastatikotara).

Bekaren helburua
Haurren minbiziari buruzko ikerketak sustatzea da beka honen helburua, eta horrela, trantze honetatik pasa behar duten haurren eta haien sendien bizimodua hobetzea. Bestalde, Juneren oroimenerako modu bat ere bada. Bekaren oinarriak

Proiektuari buruz

Meduloblastoma haurrengan ohikoagoa den minbizi zerebrala da. Gaur egungo tratamenduagatik eta gaixotasunarengatik beragatik, ondorio larriak izan ditzake. Gaixotzen direnen %20a hil egiten da eta kimioterapia eta radiazio tratamenduak kalte neurologiko kronikoa eragiten du. Gainera, ohikoa da beste tumoreak sortzea etorkizunean. Proiektu honen helburua tumorea biopsia likidoen bitartez karakterizatzea da (likido zefalorakideoa kasu honetan) eta modu honetan gaixo dagoenari buruzko ahalik eta informazio gehien eskuratzea. Teknika hau ez da gaur egun erabiltzen dena bezain inbasiboa, ziztada lumbar baten bidez lortzen baita eta ez biopsia zerebral bidez.

Irabazleari buruz

Idoia Garcia Camino Ikerbasque Research Fellow-ko parte da. Haur minbiziaren ikerketa unitatean lan egiten du Biodonostiako Onkologia Zelularreko Institutuan. Neuroblastoma izan zuen ikergai bere doktore tesian.
Juneren Hegoak

Gaixotasun bat bizitzen edo dolu bat pasatzen ari diren familientzat elkartasun sare bat sortzea da Juneren Hegoak elkartearen helburua. Arlo psikologikoa eta psikologiko eta fisikoan egiten dute lan, esperientzia ahalik eta eramangarriena izan dadin. Edonor izan daiteke sare honetako partaide eta bere hondar alea ezarri dezake  euro bakarra donatzea ere bada ekarpen bat, beraz, klik egin esteka honetan.