Baratzeko xomorroak ezagutzeko tailerra, ostegunean, Arramendikoa baratze parkean

baratzeko xomorroak_tailerreko kartelaOarsoirriak ekimenak tailer bat eskainiko die familiei, Ekogunea fundazioarekin batera, Arramendikoa baratze parkean, baratzeetako biztanle horiek ezagutzeko asmoz: zizareak, marigorringoak, ehunzangoak… Baratzeetako airean, landareetan, lurrean eta lurpean bizi den mundura hurbiltzeko abentura zoragarria izango da. Xomorroak deskubritu eta aztertuko ditugu.

Tailerra datorren uztailaren 14an, ostegunez, egingo da arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Gomendatzen da haurrek merienda ekartzea (bertan zuku ekologikoa eskainiko zaie) eta lurrean zikintzeko moduko arropa eramatea.

xomorroa