Siriara bidaltzeko material bilketa izango da uztailean zehar

Siria_Kartela_materiala.jpgErrenteriako Udalaren Kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpiatalak eta herriko bolondres talde batek bultzaturik eta koordinatuik, uztaila osoan zehar osasun eta haurrentzat materiala bilduko da Siriara bidaltzeko. Hain zuzen ere, Asociación de Amigos del Pueblo Sirio elkartearen bidez, Sirian dauden guneetarako laguntza humanitariorako material bilketa izango da herriko saltoki desberdinetan. AAPS elkarteak Siriara materiala iristeko gaitasuna duen gutxienetariko bat da, eta gerra egoeran dagoen herrialdean lehentasunezkoa dela adierazi digu osasun, garbiketa eta haurrentzat materiala. Hortaz, bi palet bidali nahi dira Errenteriatik, besteak beste, esne hautsa, pardelak eta potitoak, norberaren garbiketarako materiala eta osasun alorreko materialaz beterik (sendagaiak ez dira jasoko).

Udaletxeko sarreran kaxa bat izango da material hori bertan uzteko, baita herriko farmazia ugaritan nahiz Eroski bitan eta Super Amaran ere. Zein material behar den jakiteko, gune horietan nahiz udal guneetan dauden karteletan zerrendatzen da egoera larri honetan zein diren zehazki lehentasunezko materialak.