Adi, Madalenetan garraiobideetan izango diren aldaketei

kartelaMadalenak direla-eta hiri guneko hainbat kale trafikorako itxiko dira. Hori horrela, hainbat zerbitzuk honako aldaketak izango dituzte. Honako lekuetan trafikoa moztuko da:

  • Fanderiako pasealekua uztailaren 18an 08:00etan trafikorako itxiko da barrakak instalatzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro.
  • Nafarroa hiribidea uztailaren 21ean moztuko da, 08:00etan, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean postuak muntatzeko.
  • Biteri kalea, Viteri tabernaren ondoan, uztailaren 21ean moztuko da, 12:00etan.

Bestalde, hiri barruko eta hiru arteko garraio-lineatan era aldaketak izango dira:

  • HIRI BARRUAN: Xenpelar eta Morrongilletako geltokiak bertan behera geratu eta Tulle kaleko geltokiara eramango dira, Ermitaren ondoan, uztailaren 21eko 07:00etatik (osteguna) uztailaren 26ko 07:30 arte. Bertan behera geldituko dira Niessen, Alameda eta Gabierrotako geltokiak.
  • HIRI ARTEKOAK: Lurraldebusen E02, E04, E20, E26, E27, E72 eta E77 de lineak Galizia biribilgunetik Lartzabaleraino zuzenean joango dira, eta alderantziz, Nafarroa hiribidea itxiko dela-eta, uztailaren 21eko 05:00etatik uztailaren 26ko 13:00 arte. Beraz, Alameda, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak bertan behera geldituko dira, bi norabideetan.