Lekuonako lanen lizitazio berria egingo du Udalak eta orain arte eraiki duen enpresa zigortu

20160720_103219 [1600x1200]Lekuonako eraikuntza lanen lizitazio berria egingo du Udalak eta orain arte eraiki duen enpresa zigortuko du obretan izan duen atzerapenagatik. Hala adierazi dute gaur Julen Mendoza alkateak eta Ion Kollar Kultur zinegotziak.  Gobernu-taldeak adierazi du gaur, uztailak 20, Errenteriako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki duela Lekuona eraikineko obren kontratua suntsitzea eta 37.053 euroko zigorra ezartzea eraikuntza enpresari, obra horietan izandako atzerapenagatik.

Obrak 2014ko urriaren 8an kontratatu ziren 4.433.061,14 euroren truke. Ondoren, Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez, onartu zen obra-kontratuaren zenbatekoa 204.543, 26 eurotan igotzea.

2016ko apirilaren 4an obren zuzendaritza fakultatiboak txostena egin zuen adierazteko ordura arte burututa zegoela obra osoaren %54,22a eta ezinezkoa zela obrak kontratuan ezarritako epean (apirilaren amaieran) amaitzea. Hartara, alkateak dekretu bidez erabaki zuen kontratua suntsiteko espedientea abian jartzea, atzerapena zela-eta.

Enpresa esleipendunari entzunaldiak emateko izapideak burututa, Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez gaur espediente hori ebatzi eta kontratua suntsitu da, eta 37.053 euroko zigorra ezarri zaio eraikuntza enpresari hiru hilabeteko atzerapenagatik.

Areto nagusiko aldaketak

Areto nagusian zenbait aldaketa egingo dira eta horrek kontratuan aldaketa nabarmenak egitea dakar. Hasieran kontutan izan ez ziren ekipamendu beharrak ikusi dira eta Eusko Jaurlaritzaren Jokoen eta Ikuskizunen Zuzendaritzak ezberdin interpretatu du edukierari buruz ezarritako eta horregatik nahitaezkoa da aldaketa horiek egitea. 700 besaulki izango ditu areto nagusiak, baina haiek erretiratuta 2.400 pertsonentzat kabida izango du eta larrialdi irteerak hobetu beharko dira ondorioz.

Egoera horren aurrean, beste leku batzuetan horrela egiten ez den arren, gobernu-talde honi egoki iruditu zaio kontratua suntsitzea eta lizitazio berria ateratzea beharrezkoak diren aldaketekin, edozein enpresak aukera izan dezan obra aldaturako esakintza egiteko, gardentasuneko eta berdintasuneko baldintzetan. Bestela, ezberdintasun nabaria egongo litzateke, hasieran lizitatutako obra ez denarekin; eta hori enpresa esleipendunaren onerako da eta interesa izan dezaketen gainerako enpresen kalterako. Kontratu-aldaketa horiek ohikoak diren arre beste hainbat lekutan, gure ustez ezin dira onartu, are gehiagi, kontutan izanda kontratuaren zenbteko handia dela, eta berriz lizitatu behar dira edozien enpresak eskaintza aurkezteko aukera izan dezan.

Prozesu honek guztiak lau hilabeteko atzerapena suposatuko du (azaroan hasiko dira ziurrenik) eta 2017ko urria da orain amaitzeko kalkulatzen den data. Halaber, adierazi den moduan, obrak hiru hilabete atzeratu dira dagoeneko kontratistari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik.

Obraren jarraipenari dagokionez, Errenteriako Udala jada ari da lanean ahalik eta lasterren atera ahal izateko eta normaltasunez burutzeko lizitazio berria, beti ere legearen, etikaren eta estetikaren parametroen baitan.

Neurri hauen bitartez Udalak erakutsi nahi du jokabide gardena eta zorrotza duela eraikuntza-obren inguruan, are gehiago azkenaldian prentsan eraikuntza-obren inguruan entzuten direnak entzunda.