Fanderiako pilotalekua doan erabili ahal izango da abuztuan

1364_pilota Fanderiako Udal Pilotalekua dohainik erabili izango da abuztuan, asteko egun guztietan, 10:00etatik 20:00ak  bitartean. Pista erabiltzeko gutxieneko denbora frakzioa ordubetekoa izango da.  Pilotan jokatzeko soilik erabili ahal izango daeta ez da argirik eta aldagelarik erabiltzerik izango.

Instalakuntzako giltza erabilera egunean jaso beharko da, gehienez jokatzen hasi baino ordu erdi lehenago, Fanderiako Udal Igerilekuetako harreran.

Pista erabiliko duen pertsona arduradunaren NAN agiria utziko da, eta alokairua amaitu eta giltza entregatzean itzuli egingo zaio. Alokairuan zehar instalazioan hautsi edo hondatu litekeen gauza ororen ardura giltza hartzen duen pertsonak izango du, baita garbitasun falta, animaliak ez sartzea, giltzaren erabilera okerra eta hirugarren batzuei sartzen uztearena ere.

Behin jarduera amaituta, giltza hartzen duen pertsonak instalazioa behar bezala itxi eta barruan ez dela inor geratzen egiaztatu beharko du.