Landarbasok eta Musika Bandak kontzertua emango dute elkarrekin igande honetan

20160728_123933Errenteriako Musika Bandak eta Landarbaso abesbatzak kontzertua emango dute, elkarrekin, igande honetan (uztailaren 31n) Herriko enparantzan. Euri arriskurik balego, Koldo Mitxelenako patiora eramango litzateke ekitaldia. Gaueko 22:30ean izango da kontzertua eta gaur aurkeztu da Errenteriako udaletxean. Bertan izan dira Iñaki Tolaretxipi Landarbasoko zuzendaria, Bandako zuzendaria den Carlos Rodrigez, Garazi Lopez de Echezarreta zinegotzia, Josu Mitxelena, eta buruhandi eta erraldoien konpartsako Manex Eizmendi eta Iñaki Gonzalez.

2010etik aurrera Errenteriako Musika Kultur Elkarteak San Inazio kontzertuaren emankizuna aberasteko asmoz kultur eragile eta arte esezenikoko hainbat eragileen partaidetza sustatu zuen. Parisko Euskal Etxeako Anaiki abesbatzak parte hartu du eta baita Easo eta Araotz-ek ere, Ereintzako eta Kukaiko dantzariak izan dira, txistulariak, eta baita Xenpelar bertso-eskolako kideak ere. Aurten, Landarbasoren 25. urteurrena balioatuz, herriko abesbatza izango da gonbidatua.

Ezustekoren batzuk ere prestatu dituzte. Xanti eta Maialenek dantza egingo dute plazako kokagune berezi batean kokatuta. Gainera, plazako argiak itzali eta berau argiztatzeko ezohiko lanak hartuko dituzte…

A capella abesten du normalean Landarbasok, baina oraingoan herriko banda izango dute laguntzen. Tolaretxipik lehen aldiz zuzenduko du musika banda eta horregatik aldi “berezia” izango dela dio. Gainera, errepertorioari dagokionez azpimarratu zuen lehen aldiz abestuko direla kantatako batzuk.  Toledok esan du “entzulearen gustukoa” izango dela errepertorioa, guztiz.

Lopez de Echezarretak aipatu du kontzertu hau, nolabait, jaiei amaiera ematen dien ekitaldia dela eta herritar guztiak gonbidatu ditu zita honetara.