Siriara bidaltzeko material-jasotzea amaitzeko azken bilketa egunak

100_0213Aurreko uztailaren 11n abiatu zen Siriarako material bilketa eta aste honetan amaituko da. Asociación de Amigos del Pueblo Sirio elkartearen bidez, Siriara bertara eramateko bi palet jasotzeko helburuarekin abiatu zen kanpaina. Garbiketarako materiala eta mediku materiala, nahiz, bereziki, haurrentzat materiala (hauts esnea, potitoak eta fardelak) bezalakoak jaso dira. Herriko 14 gune ezberdinetan kaxak jarri ostean, aurreikuspena erabat betetzeko, Udal sarreran egongo da egun batzuk gehiagotan kaxa bat betetzen jarraitzeko.

Ekimena Errenteriako Udaleko kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako azpiatalak bultzatu du eta bolondres talde baten lanari esker burutu da.

Epe motzean, Madrilera bidaliko da herrian jasotakoa, ondoren, bertatik Siriara itsasontziz bidaltzeko. Izan ere, Sirian setiatuak jarraitzen dute baliabide gutxien duten herritarrak. Eta, bereziki, gerra egoeraren ondorioz bildu dugun materiala da behar-beharrezkoa dena. Horregatik, Udalak eskerrak eman nahi dizkio kanpainan jasoketa gune izan direnei, bolondresei eta, noski, materiala eskaini duten herritarrei eta azken ahalegina egitera animatu nahi du.