“Resistentes y deportadas” erakusketa

Resistentes y deportadasDatorren ostegunean, irailaren 1ean, La Ilusión Elkarteak antolatutako “Resistentes y deportadas”‘ erakusketa zabalduko da Xenpelar Etxean.

Bertan, XX. mendean giza eskubide urraketa bortitza pairatu zuten emakumeei hitza ematen zaie eta kontzentrazio esparruetako eguneroko bizitza kontatzen da, non emakumeak lan jasangaitzaren bidez erailak izan ziren.

Inaugurazioa irailaren 1ean, arratsaldeko 18:00tan, izango da Simone Chrisostomen, bizirik dagoen euskal deportatu bakarraren, testigantzarekin.

Irailaren 8an, arratsaldeko 19:00tan berriz, Reina Aretoan, La Ola” filmaren emanaldia izango da eta ondoren eztabaida.

Erakusketa irailaren 14a arte zabalik egongo da, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.