36an hil zituzten Udaleko langileak gogoan, ekitaldia egingo da asteartean

serapioDatorren asteartean, hilak 13, Errenteriako Udalak “Memoria eta aitortza 1936-2016” izeneko ekitaldia antolatu du Udalarekin lotura zuten bost pertsonak oroitzeko; izan ere, tropa frankistek pertsona horiek erail eta senitartekoek ez dituzte oraindik haien gorpuzkiak berreskuratu. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Pleno Aretoan eta bertan Félix Elgarrista, José Elorza, Celestino Gaztelumendi eta Miguel Irastorza udal funtzionarioak eta Serapio Mendarte zinegotzia izango dira  gogoan. Honakoa da Udalaren testua:

Asteartean bertan tropa frankistak Errenterian “sartu” zireneko 80. urteurrena da. Frankistek indarkeriaren bidez instituzio demokratikoak deuseztatu eta Errepublikari eta Eusko Jaurlaritzari eta bere instituzioei leial izan ziren pertsonak zigortu zituzten. “Garbitzeaz” eta lanpostutik botatzeaz gain, pertsona batzuk kartzelaratu eta ondoren fusilatu egin zituzten. Hain zein handia frankisten gorrotoa non ez zizkieten senitartekoei haien gorpuzkiak eman nahi izan. Esan beharra dugu 80 urte pasa ondoren zauri hori ez dela oraindik itxi, eta ekitaldi honekin Udalak nahi duela, gutxienez, egoera hori ahaztu ez dadin. Memoria mantentzea ekintza demokratikoa da.

Datorren asteartean egingo dugun ekitaldi xume eta sinbolikoaren bidez bost pertsona horiei eta beren senitartekoei zor diegun memoria erreibindikatu nahi du Udalak , eta herritarrei parte har dezaten gonbidapena egiten diegu.