Irailaren 19an zabalduko dute Xenpelar Tailerretan izena emateko epea

KartelaXenpelar Tailerretako matrikula epea zabalik izango da irailaren 19tik 30era.

2016/2017 ikasturterako ere tailer eskaintza zabala prestatu du udalak:

Zeramika: Eskulturen modelaketa, murala, mosaikoa edo azulejuen dekorazioa egiten ikasteko tailerra.

Zaharberritzea: Parte-hartzaileek altzarien apainketa “vintage” erara, tapizeriaren hastapenak eta altzari zaharren zaharberritzea landuko dituzte.

Argazkilaritza digitala: Kamera erabiltzen ikasteaz gain, argazkilaritzari lotutako Photoshop, Hofmann eta Pinchale Studio programen nondik norakoak ezagutzeko ikastaroa.

Pintura: Nondik eta nola ekin margolan bati? Marrazketa teknikak hobetzeko eta materialak ezagutzeko tailerra.

Patchwork: Ikasleek koloreak josiz sormena lantzeko aukera izango dute eta esperientziarik gabe ere, lan ikusgarriak egitekoa.

Egur taila: Egurra lantzeko beharrezkoak diren ezagutza guztiak: tresnak, zorroztea, marrazkiak, tindatzea. Altzari tradizionalen diseinua eta heraldika ere landuko dira.

Haur eta gazteentzako tailerrak:

– Arte plastikoak (7-12 urte): Marrazkiak, karetak, buztinezko figurak, buruhaundiak edo txotxongiloak egingo dira ikastaroan zehar

– Argazkilaritza digitala (13 urtetik aurrera): Kamera erabiltzen ikasteaz gain, argazkilaritzari lotutako Photoshop, Hofmann eta Pinchale Studio programen nondik norakoak ezagutzeko ikastaroa.

Ezinbestekoa da matrikula gauzatzeko, izen-emate orriarekin batera deskontuen ziurtagiriak aurkeztea. Honekin batera, ordainketa modu bezala helbideraketa aukeratzen dutenek bankuko kontu zenbakia aurkeztu beharko dute edo transferentzia aukeratzen dutenek berriz, behin matrikula onartuta, tasa ordainketaren ziurtagiria.

Ikasturtea urriaren 3an hasiko da.

Informazio gehiago nahi duenak 943 44 96 29 telefonora dei dezake edo Merkatuzarrera joan daiteke astelehenetik aurrera 17:30etik 20:30era. Gainera, eskuorri informatiboa, izen-emate eta ordainketa orriak hemen behean deskarga daitezke.

 

ESKUORRIA

IZEN-EMATE ORRIA

MATRIKULEN HELBIDERATZEA