Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko du Errenteriak

IrudiBiziIrailaren 16tik 22ra Europako Batasunean “Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea” ospatuko da, “Mugikortasun zentzudun eta iraunkorra, Europarako inbertsioa” lelopean eta erreferentzia egingo zaio garraiobide iraunkorraren eta ekonomikoki aurreztearen artean dagoen harreman estuari.

“Mugikortasun zentzudunaren” onura ekonomikoak eremu guztietan aplikatu daitezke, sektore publiko zein pribatuan, gizartean, orokorrean, eta norbanakoen artean. 2016. urteko “Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea“ren helburua tokiko administrazioak eta, oro har, publikoak  mugikortasun zentzudun eta iraunkorra Europako inbertsio ekonomiko gisa ikus dezaten animatzea da.

Errenteriako Udalak mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egin du, eta horren adibide bat da 2016ko martxoaren 16an onartutako “Oinezko eta Txirrinda bidezko Mugikortasuneko Udal-plana“. Estrategia honen helburu nagusia txirrindaren erabilerari bultzada handia ematea da eguneroko garraio sistema bihur dadin. Dokumentuan bertan, zenbait helburu jaso ditu Udalak: bidai guztien %1etik %5era igarotzeko, eta gaur egungo sarea 12 km-tik 25era luzatzea.

Errenteriako ekimenak

Europako beste herrialdeen antzera, Errenteriako Udalak ere zenbait ekimen antolatu ditu aurtengo edizioaren baitan:

V. Txirrinda Ibilaldia: bosgarren urtez jarraian egiten den ibilaldi hau irailaren 17an (larunbatean) ospatuko da. Jaiaren jarduera Errenteria barneko errepidetik egingo den martxa kontrolatu batean datza. Adinaren araberako bi ibilbide eta ordutegi zehaztu ditu Udalak (ordu erdiko iraupenekoak), bien abiapuntu eta amaiera Biteri kalea izanik.

  • 10 urte eta txikiagoak (baita guraso, laguntzaileak, …. ere): 11:00etan Biteri kalean
  • 11 urte eta hortik aurrera (baita guraso, laguntzaileak, …. ere): 12:00etan Biteri kalean

Errenteriako Udalak Oarsoaldeko ikastetxe guztiei jarduera honekin bat egitera gonbidatzen ditu eta, era berean, ikasleak zein gurasoak eta herritarrak, oro har, martxan parte hartzera animatzen ditu. poster-eusk-1“V. Txirrinda Ibilaldia” honetan parte hartzea doakoa izango da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Aldiz kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da .

Txirrinda bideen erabilpena: Udal Txirrinda-Bideen Sareko hiru guneetan txirrinda-erabileraren zenbaketak egitea hainbat kontagailuren bidez.

Bestalde, herriko Gurpilartea Elkartetik “Biziberrituz Kanpaina”ren aurkezpena egingo da. Horretarako, Gamon Zumardian 10:00etatik aurrera, kanpainaren nondik norakoak azaltzeko karpa bat jarriko da. Bertan, informazioa eskuratzeaz gain, oso prezio murriztuan, bizikletak eta hauen osagaiak salmentan egongo dira.