Aurten ere, aurreko lau edizioen antzera, eskualdea zeharkatuko duen V. bizikleta-martxa antolatu da iganderako (irailak 18). Ibilbideak San Pedro eta Arditurriko mehategiak lotuko ditu honako elkartze puntuetatik igaroz: goizeko 9:00ean San Pedroko pilotalekua, 9:15etan Trintxerpeko azoka, 9:45etan Pasai Antxoko Pilotalekua, 9:30etan Errenteriako Gamon Zumardia. 10:00etan, Oiartzungo Done Eztebe plazatik abiatuko da martxa Arditurriko Bide Berdean barrena meategietaraino.
Ibilbidearen zailtasun maila erraza da, beraz adin guztientzako egokia da bizikleta martxa hau. Gainera, bizikletaz joaten direnek hamaiketakoa doan izango dute helmugan, izakinak (400 pertsonentzat) agortu artean.
Helmugan ere hainbat ekintza antolatu dira. Meategira bisita gidatuak prezio murriztuan egin ahal izango dira goiz osoan zehar eta meategiko bisita-txartelarekin, Seg-way zirkuitua egin ahal izango dute bisitariek dohainik. Honetaz gain, hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dute ere: zinta-karrerak, herri-kirolak, jolasak bizikletarekin, etab.
Informazioa eskatzeko:
943 49 45 21 / 943 49 50 49 arditurri@gipuzkoamendizmendi.net