Kaputxinoetako igogailua ezingo da erabili datozen egunotan

basanoagaDatozen bi asteetan Kaputxinoetako igogailua geldirik egongo dela jakinarazi nahi du Errenteriako Udalak. Honen arrazoia igogailuari nahita eragindako triskantzak dira.

Igogailu honek konkretuki hilabetean 17.000 mugimendu izaten ditu bataz beste eta beraz, gertaerak ondorio larriak izanen ditu bizilagunengan orokorrean eta mugikortasun murriztua duten pertsonengan bereziki.

Udaletxea gertatutakoaren aurrean, eta konponketak aurrera doazen bitartean, neurri ezberdinak hartzea baloratzen ari da hain gertaera tamalgarriak berriz gerta ez daitezen. Barkatu eragozpenak.